One step beyond!!
Goiz euritsua, negu gorria dirudi baina udazkena hasi baino ez du egin. Kalera irteteko irrikan nago, nora joan ez dakit, helduko naizela badakit. Berokia jantzi dut, euritakoa ezin dut ahaztu.
Kalean jendearekin nahasten naiz, gehienok korriketan dabiltza, beste batzuk berriz, presarik ez daukatela nabarmen da. Nire oinak jarraitzen ditut, beraiek agintzen naute. Aritzen ari dira, urduritasuna. Heltzear nago, hori badakit.
Ingurua ondo ezagutzen dut, gaur, berriz, ezezaguna azaltzen ari da niretzat. Herriko geltokia jende zaratatsuz josita dago, ozta-ozta entzuten da hurrengo tren etorreraren iragarpena. Jesarrita zeuden guztiak zutunik jarri dira, dela bost minutu erdi lokartuta ziruditen batzuk esna-esna dirudite orain. Gutxiengoek, ordea, lozorroan diraute.
Trenaren hurbiltasunaren hotsa gero eta argiago entzuten da. Astiro astiro dator, gelditu egin da, ateak zabaldu dira. Arnas estua nago, zerbaitek agintzen nau oraingoan ere eta, birritan pentsatu gabe, pauso bat aurrera eman dut. Zertarako atzeratu begibitakoa dena? Zergatik itsu jarraitu? Ongi etorriak digital mundura!!!!

Meneame
del.icio.us

