Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Blog del CEP San Bartolomé LHI
Teléfono y fax 944 600 082

Categoría: 02 Educación Infantil

02/06/2009 GMT 1

MADARIAGA DORRETXEA (H.H.)

deleioa @ 21:47

logo-madariaga.jpgtorre-madariaga.jpgLaster, ekainaren 12an, Haur Hezkuntzakoak Madariaga dorretxera joango gara.

Hemen eskaintzen dizuegu han izango dugun programa:

ESKOLA PROGRAMA DIDAKTIKOA

Ingurumen Hezkuntza eta Sentsibilizaziorako Eskola Programa da Madariaga Dorretxeko Parte-hartze Publikoaren Unitatearen elementu nagusietako bat, eta ingurumena behatzeko, aztertzeko, gozatzeko eta hobetzeko hainbat ikaste jardueratan oinarrituta dago.

Eskola Programa urritik ekainaren erdialdera bitartean garatuko da, eta honako helburu hauek bilduko ditu:
•    Biodibertsitateari buruz sentikortzea eta ezagutzak hartzea, biodibertsitate orokorrekoak zein lan-eremuan (Urdaibai bertan) oinarritutakoak.
•    Gizakiok ingurunean dugun eragina ulertzea.
•    Ingurumenaren eta Garapen Iraunkorraren garrantzia geure gain hartzea, eta baita horien kudeaketari buruzko problematika ere.
•    Ekosistema ezberdinen garrantzia ezagutzea biodibertsitate iturri gisa, eta dibertsitate biologikoaren kontserbazioak gizakiontzat daukan garrantzia balioestea.
•    Eskola-eremutik kanpoko harreman pertsonalak erraztea, eta astialdiaz gozatzeko modu konstruktibo berriak aurkitzea.

Hezkuntza-ziklo bakoitzerako proposatutako jardueren edukiek lotura handia dute eskola-curriculumean bildutako helburuekin.
Lanaldia 10:00etatik 16:00etara izango da, 4 zati ezberdin edukiko ditu, eta zati horien artean bi atsedenaldi egongo dira, bat gosaltzeko eta bestea bazkaltzeko.Umeek arropa erosoa, anoraka eta zapata egokiak ekarri beharko dituzte.Bakoitzak ere bere janaria ekarriko du.

07/05/2009 GMT 1

Gure landareak (4 urte)

deleioa @ 22:09

perexila.JPG

Aurten 4 urteko gelan Menta eta Perexila landatu ditugu.Prozesua nola den azaltzeko , Jon Romo (3.mailakoa) gure klasera etorri da .Berak asko daki landerei buruz eta berak esandako guztia bete dugu: lehenengoz,lurra eta ongarria nahastu, ondoren haziak bota eta amaitzeko ureztatu.Hamabost egun itxaron dugu eta BUALA! landare politak klasean dauzkagu.Astean zehar,  umeek bi aldiz  ureztatzen dituzte txandaka eta  lan hori egiten oso gustora daude .

ESKERRIK ASKO JON ZURE LAGUNTZAGATIK ! eta nahi duzunean pasa zaitez gure gelatik landareak ikusteko.

AUPA HAUR HEZKUNTZAKOAK!

irune-ureztatzen-2.JPG

04/03/2009 GMT 1

MUSICA MAESTRO!!!

andonez2 @ 20:01
kuartetoa.JPG

Hoy miércoles l@s niñ@s de infantil han tenido una fantástica visita en el aula de música.

Como en otros años, el cuarteto ASY, unos expertos músicos, han venido a transmitirnos en directo la magia de la música, de los instrumentos y de la danza.

Cuántas risas y cuánto ritmo han despilfarrado nuestr@s peques!!!

Aupa la música, los músicos y, por supuesto, nuestros pequeños bailarines!!!!!

23/11/2008 GMT 1

Kaixo familiak! Museora goaz!

idoiag2 @ 19:17

museo.jpgEl próximo día 26 de noviembre el alumnado de 4 y 5 años irá al Museo de Bellas Artes de Bilbao.Datorren azaroaren 26an, 4 eta 5 urtekoak, Bilboko Arte Ederreko Museora joango gara.

El objetivo es promover el diálogo entre el alumnado ante las obras de arte seleccionadas(4 en total) como un medio para el aprendizaje a través del arte.Helburua hauxe da:Hautatutako koadroen aurrean elkarrizketa bultzatea, artearen bidez gehiago ikasteko.

Aupa haur hezkuntzakoak!

idoiag2 @ 16:24

961.gifGaur ume bat haserretu egin da klasean ,inork ez zekien zer gertatzen zitzaion eta azkenean kontatu digu gertatutakoa .Bera lagun baten ondoan iladan jarri nahi zuen baina bestea beste lagun batekin jarri da. Orduan, ikasleei galdetu diet zer egin ahal dugun arazo hori konpontzeko eta neska batek esan du :
- Oso erraza da , andereño ,orain bere laguna mutil horrekin joan ahal da eta jantokitik itzultzean bera jarriko da .Ados?
- Mila esker , neskato. Asko lagundu diguzu.
Une horretan zoriontzu aurpegiak ikusi ditut.
Aupa haur hezkuntzakoak!

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis